XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

230.000 KILO ANTXOA DESKARGATU ZITUZTEN ATZO Hondarribiko untziek, neurri eta kalitate onekoa, Arrantzale Kofradiako iturrien arabera.

Portuko lonjan egindako enkantean 250 eta 300 pezeta artean (10 eta 12 bat libera) ordaindu zen kiloa.

Esteban Olaizola Kofradiako presidentearen esanetan, harrapaketei dagokienez aurtengo denboraldia ezinhobea ari da gertatzen, eta prezioak interesgarriak.

60.000 kilo berdel besterik ez dira harrapatu, ordea eta nezkez saldu dira gainera; izan ere, prezio minimoa 32 pezetatan ezarrita egonagatik, 25 besterik ez dira eskaini, eta harrapatutakoaren erdia hozkailuetan gorde da.

Legatz eta bixigurik ez da porturatu.

BERE 75. URTEURRENA OSPATZEN ARI DA asteon Olabeaga auzoko Acero Club futbol elkartea.

Jokalari zaharrei omenaldia egingo diete, beren bandera historikoa aurkeztuko dute, hitzaldiak egingo dituzte klubaren iraganaz, orainaz eta geroaz, partidua jokatuko dute Athleticekoen aurka eta bazkaria ere izango da.

Bilboko Euskalduna Konpainiako langile talde batek sortu zuen Acero Club 1920ean.

SUZKO BARRIKADA BATEK AUTOEI pasabidea itxi zien atzo N 240 errepidean, Bedia parean.

Greban diren errepide bidezko merkantzia garraiolariei egotzi zien Ertzantzak horren ardura.

06.50etan piztu zuten barrikada eta 08.30ak ingurura bitartean izan zen karretera trafikoari itxita.

ALUMINIOZKO BALKOI bat lapurtzen ari zen gazte bat atxilotu zuten herenegun arratsaldean Udaltzainek Vigo-ko (Galizia) Madrid Ibilbidean.

Egun argiz, 15.00etan eta bizilagunen bistan egin zuen lapurreta saioa.

John Doe II

Oklahomako atentatuaren prestaketan zerikusia izan zutelakoan Misuriko hotel batean atxilotu zituzten bi lagunak atzo goizaldean askatu zituzten.

Gary Land eta Robert Jacks-en adierazpenen berririk ez zuen eman Jane Reno EEBBetako Fiskal Orokorrak, baina kolaboratzen ari zirela zehaztu zuen.

Hala, John Doe II delakoaren atzetik jarraitzen du FBIk.